Kataluniari elkartasuna adierazteko elkarretaratzeak egin dituzte Busturialdean

“Urriaren 1eko erreferenduma eragozteko estatu espainiarra hartzen ari den neurri errepresiboak direla eta”, horiek salatzeko eta erreferendumagaz bat egiteko deia egin du EH Bilduk. Hala, eta Katalunian gaur [irailak 20] gertatukoaren harira, Busturialdean ere katalanei babesa erakusteko elkarretaratzeak egin dituzte gaur, EH Bilduk deituta. Ekintzak Kataluniarekin bat! Demokraziarekin bat! Errepresiorik ez! lelopean egin dituzte, hain zuzen. Horrez gain, koalizioak udal guztietan mozioak aurkeztuko dituela iragarri du. “Herri batzuetan ezohiko udal batzarrak egingo dira”, gaineratu dute.

Gernika-Lumln, Bermeon, Gautegiz Arteagan eta Ean batu dira gaur herritarrak. Errigoitin bihar auto karabana egingo dute.

Komunikabidea. Tokiko informazioa euskaraz. Busturialdean gertatzen denaren berri. Kiorla, kultura, gizartea, politika, aisialdia...
Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

iteyedu
2018-07-26 09:13:35

Send this to friend