Kanta bazkaria egingo dute hilaren 30ean, kanpinean
IBARRANGELU // Ibarrangeluko Udalak kanta bazkaria egingo du, beste urte batez. Hain justu, irailaren 30erako jarri du ordua. 14:30ean elkartuko dira Laidako kanpineko jatetxean. Trikitixaren soinuek girotuko dute eguna, eta herritarrei kanten letrak e...
IBARRANGELU // Ibarrangeluko Udalak kanta bazkaria egingo du, beste urte batez. Hain justu, irailaren 30erako jarri du ordua. 14:30ean elkartuko dira Laidako kanpineko jatetxean. Trikitixaren soinuek girotuko dute eguna, eta herritarrei kanten letrak eramateko eskatu diete. Parte hartu nahi duenak izena eman beharko du kultur etxean edota kanpineko jatetxean.