Ikastaro ugari eskainiko dituzte Gernika-Lumon, Morgan eta Nabarnizen
Beste hainbat herritan legez, Morgan, Gernika-Lumon eta Nabarnizen ere egongo da zer egin 2017/2018 ikasturtean; izan ere, hainbat ikastaro prestatu dituzte ikasturte berrirako.Gernika-Lumoko Kultur Etxean, esaterako, 175 lagunentzako ikastaroak egongo...
Gernika-Lumoko Kultur Etxean, esaterako, 175 lagunentzako ikastaroak egongo dira aukeran. Umeek buztingintza ikastaroan eta Arteskolako marrazkigintzan parte hartu ahal izango dute, eta nagusiek, berriz, esku-lanetan, zeramika ikastaroan, egur lanketan,bitxi eta osagarrien diseinu-tailerretan, emakumeentzako psikologia tailerretan zein Arteskolan.
Horietako batean zein bestean parte hartu nahi duenak izena eman beharko du irailaren 30a orduko.
Morgan hasi dute ikastaroen ikasturtea. Orain arteko ikastaroak mantendu (zumba, stretching, mantentze gimnasia, pilates, GAP eta fitness), eta ikastaro berri bat gehitu dute: pilates. Horietan izena eman nahi duenak Morgako Udalera deitu beharko du.
Nabarnizen, azkenik, pilates ikastaroa eta sasoian egoteko gimnasia eskolak eskainiko dituzte. Asteon hasi dituzte eskolak, eta ekain bukaera arte luzatuko dituzte.