Goi-Zale Mendi taldeak Valderejora irteera egingo du domekan
Gernika-Lumoko Goi-Zale Mendi taldeak irteera berri bat egingo du domekan. Hain justu, Valderejora (Araba) abiatuko dira Gernika-Lumotik.Goizean goiz aterako dira autobus geltokitik, eta Lalastratik hasiko dute ibilbidea. Mendi taldeak jakitera eman du...
Goizean goiz aterako dira autobus geltokitik, eta Lalastratik hasiko dute ibilbidea. Mendi taldeak jakitera eman duenez, 6-7 ordu bitarteko ibilbidea izango da domekakoa. Lalastratik atera eta leku berera iritsi bitartean, Vallegrul eta Santa Ana zeharkatuko dituzte.
Mendi taldeagaz ibilbidea egin nahi duenak bihar izango du izena emateko eta irteera ordaintzeko azkenengo eguna. Taldearen lokalera bertaratu beharko dira interesatuak (Pedro Elejalde kalea, 8/ goizale@goizale.com/94-625 84 78-639 64 67 23). Jakinarazi dutenez, bihar egongo da zabalik, 20:00etatik 21:30era.
Izena eman eta ibilbidean parte hartzen duenak 07:30ean egon beharko du autobus geltokian.