Euskarazko jarduerak egingo dituzte ludotekan
NABARNIZ // Aurten ere, ludotekaz gozatzeko aukera izango dute 5 urtetik gorako umeek. Urriaren 16an hasi eta ikasturtea bukatu arte, asteburuetan izango dute herritarrek euskarazko jardueretan parte hartzeko aukera; zapatuetan, 18:00etatik 21:00etara,...
NABARNIZ // Aurten ere, ludotekaz gozatzeko aukera izango dute 5 urtetik gorako umeek. Urriaren 16an hasi eta ikasturtea bukatu arte, asteburuetan izango dute herritarrek euskarazko jardueretan parte hartzeko aukera; zapatuetan, 18:00etatik 21:00etara, eta domeketan 17:00etatik 20:00etara. Informazio gehiagorako udalagaz jarri behar da harremanetan.