Aulestiko 'Kobak' irabazi du Nabarnizko 48. Zaldi Proba Txapelketa
Aulestiko Juan Uriarteren zaldiak egin du bigarren, eta Contrucciones Torrontegirenak hirugarren. Kinttopeko zaldien artean, Maumeko Baraiazarrak irabazi du, 60 untza egindaLau egunetan, 48. Zaldi Proba Txapelketa jokatu dute Nabarnizen. Barikuan, zapa...
Aulestiko Juan Uriarteren zaldiak egin du bigarren, eta Contrucciones Torrontegirenak hirugarren. Kinttopeko zaldien artean, Maumeko Baraiazarrak irabazi du, 60 untza eginda
Lau egunetan, 48. Zaldi Proba Txapelketa jokatu dute Nabarnizen. Barikuan, zapatuan, domekan eta astelehenean lehiatu dira, hain zuzen, Euskal Herri osotik etorritako zaldiak. Eta beste behin, Aulestiko Koba irabazlearen mantagaz eta txapelagaz joan da etxera, 71 untza eta 3,24 metroko marka eginda. Kinttopeko zaldien artean, aldiz, Maumeko Baraiazarrak lortu du garaipena, 60 untzagaz.Sari nagusietan, Aulestiko Juan Uriartek eskuratu du bigarren saria, eta Gamizko Construcciones Torrontegik hirugarrena. 60 untza eta 2,15 metroko marka egitea lortu zuen Uriarteren zaldiak, eta 60 untza, aldiz, Torrontegirenak.
Guztira, hamalau zaldik lehiatu zuten txapelketa, baina Kortezubiko Eurtenetxeren proba ez zuen ontzat eman epaileak domekan.
Iluntzar Jai Batzordeak azaldu duenez, jente dezente bildu da Nabarnizko probalekuan txapelketagaz gozatzeko: «Domekan bildu zen jende gehien, eta astelehenean ere jende ugari izan zen; zapatuan izan zen jende gutxien, baina, orokorrean, probalekua nahikoa bete da txapelketaren lau egunetan».