Lander Lartitegi busturiarra lehenengoa, Berriatuko helmugan
Basati Bike-Busturia taldekoLander Lartitegi busturiarrak irabazi zuen zapatuan Berriatuan lehiatu zen Aitxekutz Txirrindulari Saria. Eguraldia ez zuten lagun izan txirrindulariek, hala ere, 40 atera ziren errepidera, euren artean emakume bi: Amaia Lar...
Lasterketa gogorra izan zen zapatukoa, eta 28 txirrindularik lortu zuten amaitzea. Euren artean bizkorrena izan zen Lartitegi. Gaizka Ansola Ekin taldeko txirrindulari markina-xemeindarra esprint estu batean gainditu ondoren eskuratu zuen garaipena.
Herrikoa, zortzigarrena
Lea-Artibaiko lehen txirrindularia Gaizka Ansola izan zen, eta lasterketan parte hartu zuen herritar bakarrak, Egoitz Aranzetak, 8. postuan amaitu zuen.
Txirrindu lasterketaren antolatzaileek eskerrak eman dizkiete bidegurutzean lanean aritu ziren laguntzaile guztiei, Berriatuko Udalari eta Cikautxo koope- ratibari.