Katalanei babesa adierazi diete
Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko hainbat herritako bizilagunek Katalunian urriaren 1ean egitekoak diren erreferenduma babesteko ekintzak egin dituzte. Busturian, esate baterako, eguenean egin zuten. Mutrikun goiko argazkia, Bermeon behean eta Aul...
Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko hainbat herritako bizilagunek Katalunian urriaren 1ean egitekoak diren erreferenduma babesteko ekintzak egin dituzte. Busturian, esate baterako, eguenean egin zuten. Mutrikun goiko argazkia, Bermeon behean eta Aulestin, ostera, zapatuan egin zituzten elkartasun ekintzak. Egun berean, baita ere, 30.000 lagun baino gehiago batu ziren Bilbon erreferenduma babesteko Gure Esku Dago-k deituta egin zen manifestazioan.