Jabi Amorrortu martxak 120 txirrindulari batu ditu
Jabi Amorrortu martxa zikloturista egin zuten zapatuan Gernika-Lumon, eta, aurten ere, herriko zein inguruko txirrindulariek ez dute hutsik egin. Eguraldiak lagundu ez arren, lagun artean elkartuta egin zuten martxa.09:00ak aldera Merkurio iturriaren p...
09:00ak aldera Merkurio iturriaren paretik irten, eta 108 kilometroko ibilbidea burutu zuten 120 parte hartzaileek. Besteak beste, Natxitua, Ereño, Nabarniz, Astorkigana, Bizkaiko Begiratokia eta Urrutxua zeharkatu zituzten.
13:00-13:30 bitartean heldu ziren parte hartzaile gehienak Merkuriora; jan-edana prest zeukaten. Ondoren, txirrindularitzako materiala zozkatu zuten txirrindulari denen artean. Besteren artean, herriko Pello Bilbao Astana taldeko txirrindularia ibili zen sariak banatzen.
Aixerrotape Zikloturista Elkarteak antolatuta, Bizikletaren Astearen baitako lasterketa izan zen zapatukoa. Domekan, ginkana eta bizikleta jolasak eta familiarteko martxa solidarioa egin zituzten.