Goi-Zale Mendi taldeak Valderejora irteera egingo du domekan
Gernika-Lumoko Goi-Zale Mendi taldeak irteera berri bat egingo du domekan. Hain justu, Valderejora (Araba) abiatuko dira Gernika-Lumotik.
Goizean goiz aterako dira autobus geltokitik, eta Lalastratik hasiko dute egun horretarako prestatuta daukaten ibilbidea. Mendi taldeak jakitera eman duenez, 6-7 ordu bitarteko ibikbidea izango da domekakoa. Lalastratik atera eta lekur berera iritsi bitartean, Vallegrul eta Santa Ana zeharkatuko dituzte.
Mendi taldeagaz ibilbidea egin nahi duenak eguena izango du izena emateko eta irteera ordaintzeko azken eguna. Taldearen lokalera bertaratu beharko da (Pedro Elejalde kalea, 8/ 94-625 84 78-639 64 67 23/goizale@goizale.com). Taldearen lokala gaur eta eguenean egongo da zabalik 20:00etatik 21:30era.
Izena eman eta ibilbidean parte hartzen duenak 07:30ean egon beharko du autobus geltokian.