Bihar Portugaleten erabakiko da zein den aurtengo Eusko Label Ligaren txapelduna.
Bi puntuko aldea baino ez dago Urdaibairen eta Hondarribiaren artean; 189 puntu ditu Bermeoko taldeak (Orio hirugarrenak 170 puntu ditu).
Gaur ere estropada bikaina burutu dute denboraldi osoan liga irabazteko faborito izan direnek. Azkenean hondarribitarrek denboraldiko euren
seigarren bandera lortu dute; Bermeoko taldeak ere sei bandera lortu ditu ligan.
Etxeko taldea, Hondarribia eta Orio parean zeuden estropada hasieran, baina Ama Guadalupekoa traineruko arraunlariek aldea handitzea lortu dute. Hala, estropada osoan zehar alde estua egon da talde bermeotarraren eta oriotarraren artean.
Lehenengo ziabogako denborak dira
hasierako alde estuaren adibide; 4.40 denboragaz Hondarribia sartu da lehenengo, baina Oriori ehunen batzuk baino ez dizkio atera, eta segundo bakarrera sartu da Urdaibai. Bigarren ziabogan, berriz, hondarribitarrek hiru segundo atera dizkiete oriotarrei, eta lau etxeko arraunlariei. 9.45 segundo markatu du Hondarribiak, 9.48 Oriok eta 9.49 Urdaibaik. Ohorezko txandako laugarrenari alde nabarmena atera diete hirurek; 9.56 markatu du Kaikuk.
Hala, azken ziabogan estropada erabakita zegoela ikusi da. 14.39 izan da Ama Guadalupekoaren denbora, eta Jon Salsamendiren mutilek 14.48 markatu dute. Urdaibai Oriorengandik segundo bakarrera sartu da hirugarren ziabogan.
Eneko Bilbao bermeotarra Urdaibaiko patroia.
Santurtziarrak azkarrenak play off-ean
Bermeo Hiriko 35. Bandera lehiatu aurretik,
play off-etako lehenengo jardunaldia lehiatu dute, eta Soterak lortu du denborarik onena:
20:32.90. Donostiarra sailkatu da bigarren, eta Samertolameu izan da hirugarrena. Hain zuzen, Kaiarribak Ama Guadalupekoarengandik segundo bat eta 18 ehunenera amaitu du erlojupekoa. Talde galiziarra, berriz, irabazlearengandik bost segundo eta sei ehunenera sailkatu da.
Ares talde galiziarra izan da laugarrena, 20:57.50 denboragaz, Pueblak, aldiz, estropadako azkarrenarengandik 37 segundo eta 66 ehunenera amaitu du erlojupekoa.
SAILKAPENA:
- Hondarribia 19:44.32
- Urdaibai 19:51.84 (+7.52)
- Orio 19:52.32 (+8.00)
- Kaiku 20:07.34 (+23.02)
- San Juan 20:27.38 (+43.06)
- Ondarroa 20:39.22 (+54.90)
- Zierbena 20:45.18 (+1:00.86)
- Tiran 20:47.36 (+1:03.04)