Astraren 4. Km-a aurkezteko agerraldia egin zuten atzo arratsaldean. Bi garbigailuren artean, eta Astraren ibilbidea laburbiltzen zuten kamisetak eskegiz,
irailaren 30ean egingo duten kilometro berri horren l
ehenengo asanbladara joateko deia luzatu zieten herritarrei.
Eraldaketarako kilometroa izatea gura dute, eta 4. Km-aren helburua Astra komunitatea indartzea zela adostu zuten ekainean, eta hala, barne eta kanpoko
komunikazioa “eraldatu” eta oinarri filosofikoak “berrasmatzearen” beharra ikusi zuten.
Atzoko agerraldian esan zutenez, ezinezkoak okupatzen segitzeko, eta autogestioagaz ahal delako, orain arte egin duten bidea “itzela” izan da, baina hori nahikoa ez dela eta gehiago gura dutelako egingo dute hilabete honen amaieran kilometro berriaren lehenengo asanblada. “Astra Gernikarentzat dela esaten daroaguz urteak, eta honek berdin segituko du, baina, beste dena aldatzera goaz”.
Gogora ekarri zutenez, 10. urteurrenak eman zion hasiera prozesu guzti honi. Halaber, orain arte
egindako bidearen errepasoa egin zuten. 0. kilometroan zelako Astra gura zuten adostu zuten, lehenengo kilometroan, berriz, eraikina diseinatu eta espazioaren banaketa egin zuten. Haren ostean, bigarren kilometroan kudeaketari buruzko erabakiak hartu zituzten, eta hirugarren kilometroan Astraren “sostengarritasuna” bermatzeko asmoz parte hartzea zelan handitu eta batez ere zelan hobetu landu zuten.
Autogestionatua, anitza, interkulturala, feminista, belaunaldien artekoa, antimilitarista… Astra definitzeko berba asko daudela zehaztu zuten, eta gaur egungo egoerara heltzeko bide luzea burutu dutela: “Trinketeko eta Iparragirreko bilerak, Pasi eta auditorioko asanbladak… denbora eta lan askoren ondorioz eta okupazioaren legitimitatean sinisten genuelako, trenbidea saltatu eta lehenengo ezinezkoa okupatu genuen”.
Astra herriko gazte zein herri mugimenduen mesedetara jartzeko zereginean “milaka oztopo eta aukera” egon zirela gogoratu zuten atzoko agerraldian. “Eta udaletxeak eraikina erostea lortu genuenean hasi zen honaino ekarri gaituen borroka”, nabarmendu zuten.