Kataluniarekiko elkartasun ekimena egingo dute bihar Bermeon
Bermeon bizi diren katalanek eta Herrialde Katalanen zale diren zenbait herritarrek osatzen duten SOM-HI elkarteak, Kataluniarekiko elkartasun ekimena antolatu du biharko. Hala, 13:00etan, txosnatik abiatuta kalejira egingo dute olatu-hormaraino. Esteladak eta ikurrinak eroateko deia egin dute.
Bermeon bazkaldu ostean, Independentistak Sareak bihar Bilbon Kataluniako prozesu soberanistaren eta urriaren 1eko erreferendumaren alde burutuko den manifestaziora joango direla azaldu dute.