Irailaren 21a da Foruko proban aurrez izena emateko azken eguna
Irailaren 24an da IX. Forutik Forura, eta www.urdaibaikopa.eus eta www.haitzbiribil.com webguneetan izena emateko azken eguna irailaren 21a (eguena) da.Federatuek 12 euro ordaindu behar dituzte, eta federatuta ez daudenek, ostera, 15 euro. Egunean bert...
Federatuek 12 euro ordaindu behar dituzte, eta federatuta ez daudenek, ostera, 15 euro. Egunean bertan izena emanez gero, denek 18 euro ordaindu beharko dituzte.
Bestalde, mendi martxetan parte hartzeko aurrez izena emanez gero, 8 euro ordaindu behar dira (14 urte artekoek 5 euro). Probaren egunean, berriz, 13 euro ordaindu beharko dira.
Urdaibai Kopako seigarren proba puntuagarria da Forukoa, eta mendi lasterketa 21,6 kilometrokoa izango da. Halaber, martxa luzeak ere ibilbide bera dauka, eta laburra, berriz, 8 kilometrokoa da. Haitz Biribil elkarteko kideek azaldu dutenez, lasterketa eta martxa luzeko ibilbideetan aldaketak egin dituzte; martxa laburrak, ostera, aurreko urteetako ibilbide bera dauka.
Ibilaldi luzeeneko partaideak 08:30ean aterako dira, eta korrikalarientzat eta mendi martxa laburreko parte hartzaileentzat 10:30ean jarri dute ordua.
Urdaibai Koparen azken lasterketa Gorozikan izango da, urriaren 15ean, eta www.urdaibaikopa.eus webgunean urriaren 8a orduko izena eman behar da. Aurretiaz izena ematen duten gazte eta helduek 10 euro ordaindu behar dituzte, eta 14 urtetik beherakoek, 6 euro.