Ariatza ere jaietan da
Santa Kurtze bigarrena ospatuko dute gaur Muxikako auzo horretan, eta Saragiaren hilketagaz amaituko dituzte festakMuxikako Ariatza auzoan ere jaietan daude. Santakurtzeak ospatzen dituzte, eta eguaztenaz geroztik, jai giroan murgilduta daude auzoko bi...
Santa Kurtze bigarrena ospatuko dute gaur Muxikako auzo horretan, eta Saragiaren hilketagaz amaituko dituzte festak
Muxikako Ariatza auzoan ere jaietan daude. Santakurtzeak ospatzen dituzte, eta eguaztenaz geroztik, jai giroan murgilduta daude auzoko bizilagunak.Santa Kurtze bigarrena ospatuko dute gaur, eta 11:15ean emango diote hasiera egunari, arimen aldeko mezagaz. Ariatzako koralak ere parte hartuko du elizkizunean. Horren ostean, pintxopotea egingo dute auzoan bertan.
Iluntzean, jateko eta edateko batuko dira berriro Ariatzan. Sardina jana egingo dute 20:30ean, bertso saioa hasi aurretik: Ander Elortegi, Asier Galarza eta Ibai Amillategi igoko dira oholtza gainera.
23:30ean hasiko da Dirty Riders taldearen kontzertua.
Paellak eta erromeria
Zapatu-domekan ere jai giroa izango da nagusi. Bihar paellek hartuko dute protagonismoa. 12:00etan hasiko dira parte hartzaileak herriko kuadrillen arteko paella lehiaketarako prestatzen. Kazolak 15:00etan aurkeztu behar izango dituzte. Bazkal- ostean, 19:00etan, Gauargi erromeriaren eskutik helduko dira dantzarako doinuak.
Domekan agurtuko dituzte festak Ariatzan. 11:15ean meza entzun ostean, Ibarruriko Baso Txoritxu dantza taldearen saioa izango da, eliza aurrean.
Ariatzan tradizioa den legez, auzoko festak agurtzeko Saragiaren hileta egingo dute Ariatzako bizilagunek, kalejira eta antzezpenagaz.