250 bat lagunek izena eman dute Ispasterko domekako martxan
Ispasterko VI. Mendi Martxan 250 bat pertsonak izena eman dute. Baina etzi proba bakoitza hasi baino ordu erdi lehenago izena eman ahalko da. Orduan izena ematen duten gazte eta helduek 15 euro ordaindu beharko dituzte, eta 14 urtera artekoek, ostera,...
Mendi martxa luzean parte hartzen dutenak 08:30ean irtengo dira plazatik, eta ordubete beranduago (09:30) abiatuko dira BTT probako txirrindulariak. Korrikalarientzat 10:00etan ipini dute irteera ordua. Ibilbide laburreko partaideak 10:30ean aterako dira.
Mendi bizikleta martxa 28 kilometrokoa da, eta lasterketako eta ibilaldiko parte hartzaileek 23 kilometroko ibilbidea egingo dute. Bestalde, mendi martxa laburra 10 kilometrokoa da.
Ibilbidean hornidura guneak egongo dira. Hain zuzen, martxa laburreko partaideentzako bi anoa postu jarriko dituzte, eta beste hiru probetakoentzat lau hornidura gune egongo dira.
Aurrez izena ematen dutenek bakarrik jasoko dute kamiseta, eta etzi izena ematen dutenek, ostera, opari bana jasoko dute. Bestalde, parte hartzaile guztien artean opari hauek zozkatuko dituzte: pultsometro bat Otoio Kirolak-en eskutik, fisioterapia saio bat Maite Fisioterapian, bi pertsonentzako bazkaria Areitz-Bi jatetxean eta bi pertsonentzako bazkaria Herriko Tabernan.