Guztira
108 kilometro izango ditu ibilbideak, eta 1.600 metroko malda positiboa.
09:00etan emango diote
hasiera martxari, Merkurio iturrian. Aixerrotape Zikloturista Elkarteak antolatuta, bizikletaren astearen baitako lasterketa da zapatukoa ere. Oraindik
izena eman ez dutenek
egunean bertan apuntatzeko aukera izango dute,
07:45etik 08:45era. Federatuek 25 euro ordaindu beharko dute, eta 30 federatu ez direnek. Antolatzaileek jakinarazi dutenez,
gehienez 300 txirrindulari onartuko dituzte lasterketarako.
Martxa zikloturista amaitu ostean, parte hartzaileen artean sariak zotz egingo dituzte antolatzaileek. Ekitaldia Merkurio iturrian egingo dute, 14:00ak aldera.
Domeka, familientzako eguna. Bizikleta astearen barruan, domekakoa ume eta
familiei zuzendutako eguna izango da.?Hala, 10:00etatik 11:30era
ginkana eta bizikleta jolasak egingo dituzte, Artekalen.
11:30etan, berriz,
familiarteko martxa txiki solidarioari emango diote hasiera. Antolatzaileen eskariz, familia bakoitzak elikagai bat eramango du. Batutako jakiak guruze Gorriari emango dizkiete, beharra duten pertsonen artean banatzeko. Irailaren 22an, Kotxerik gabeko nazioarteko eguna dela baliatuta, DBH 4. mailako ikasleentzako hitzaldia emango dute Elai-Alai aretoan. Berbaldia ikasketei eta kirolei buruz izango da.