Irailaren 23an hasiko da Baigorrin XVII. Bertsolari Txapelketa Nagusia
43 parte hartzaileren artean, Lea-Artibai eta Busturialdeko lau bertsolari izango dira. Ibarzabalentzat eta Galletebeitiarentzat lehen txapelketa nagusia da aurtengoaXVII. Bertsolari Txapelketa Nagusia jokatuko da aurten; irailaren 23an hasi eta abendu...
43 parte hartzaileren artean, Lea-Artibai eta Busturialdeko lau bertsolari izango dira. Ibarzabalentzat eta Galletebeitiarentzat lehen txapelketa nagusia da aurtengoa
XVII. Bertsolari Txapelketa Nagusia jokatuko da aurten; irailaren 23an hasi eta abenduaren 17an bukatuko da. Guztira, 43 parte hartzaile izango dira; horien artean, Lea-Artibaiko eta Busturialdeko lau bertsolari: Ibon Ajuriagogeaskoa gernikarra, Nerea Ibarzabal markina-xemeindarra, Onintza Enbeita muxikarra eta Xabat Galletebeitia lekeitiarra.Galletebeitiarentzat eta Ibarzabalentzat lehenengo txapelketa nagusia izango da aurtengoa; bigarrenez ariko da, aldiz, Ajuriagogeaskoa, eta laugarrenez Enbeita. Ibarzabal, gainera, txapelketako bertsolari gazteena izango da.
2013ko Txapelketa Nagusiko finalistek eta herrialde bakoitzeko txapelketetan sailkatuek parte hartu ahal izango dute aurtengo txapelketan. Hamalau saiotan, final laurdenak lehiatuko dituzte lehenengo, eta finalaurrekoak ondoren. Enbeita, esate baterako, urriaren 7an ariko da bertsotan Zallan; urriaren 8an Ajuriagogeaskoaren eta Ibarzabalen txanda izango da Zumaian, eta Galletebeitia Tolosan ariko da urriaren 14an.
Finala abenduaren 17an lehiatuko dute Barakaldoko BECen. Zortzi bertsolari ariko dira: Amets Arzallus 2013ko txapelduna eta finalaurrekoetatik puntuazioz sailkatutako zazpirak.