Mallona alkatearen oroimenez
Mundakako Udalak frankismo garaian herriko alkate izandako Alejandro Mallona omendu zuen joan den zapatuan. Duela 80 urte fusilatu zuten Mundakako alkate izan zena.Hau ez da gorrotoak edo mendeku gogoak bultzatutako ekitaldia. Oroimen ekitaldia da, ira...
Mundakako Udalak frankismo garaian herriko alkate izandako Alejandro Mallona omendu zuen joan den zapatuan. Duela 80 urte fusilatu zuten Mundakako alkate izan zena.
Hau ez da gorrotoak edo mendeku gogoak bultzatutako ekitaldia. Oroimen ekitaldia da, iraganekoak berriro gertatzetik ez dugulako nahi». Berba horiek izan zituen Aitor Egurrola Mundakako alkateak herritarrentzat zapatuan. Hain zuzen ere, 36ko gerran fusilatu zuten Alejandro Mallona herriko alkate izandakoa omentzeko ekitaldian bildu ziren 11:00etan, Mallona parkean.Abesbatzaren doinuekin eman zioten hasiera omenaldiari, eta, ostean, Egurrolak berak lore sorta utzi zuen Mallonaren omenezko monolitoaren aurrean. Txistuen doinuei jarraituta, ohorezko aurreskua dantzatu zuten ostean.
Hain zuzen, Mundakako memoria berreskuratzeko programaren baitan antolatu zuten zapatu goizeko ekitaldia.
Hitzaldiak
Oroimena lantzeko antolatu dituzten ekitaldien artean, Iñaki Goiogana historialari lekeitiarrak hitzaldia emango du barikuan. Inicio y fin de la guerra civil izenburupean eskainiko du berbaldia Iñaki Goioganak, Tribisarrospe Kultur Etxean, 19:30etik aurrera.
Hilaren 20tik aurrera, bestalde, 36ko gerra lantzen duten liburuen erakusketa ipiniko dute ikusgai Mundakako liburutegian.
Irailaren 21ean, azkenik, Edorta Jimenezek emango du hitzaldia, Euskal kultura eta literatura gerra ostean izenburupean. 19:30ean izango da, Tribisarrospe Kultur Etxean.