Kataluniari babesa adierazteko elkarretaratzea egingo dute Busturian
Laia Kultur Elkarteak deitu du elkarretaratzea. Euskal Herria Katalunia, bi herri borroka bakarra. Independentzia! lelopean egingo dute elkarretaratzea Busturiko bizilagunek.
Bihar egingo dute elkarretaratzea, eta 19:00etan jarri dute ordua Axpeko autobus geltokian.