Ondarrutarrak kalera atera dira Fibrosi Kistikoaren Nazioarteko Egunean
Arnasa elkarteak deituta, jaialdi xumea egin zuten barikuan, Alde Zaharrean. Ondarroa Arraun Elkarteko arraunlariek ere ekimenean parte hartu dute. Kontzientziazioa landu duteModu xumean, Fibrosi Kistikoaren Nazioarteko Eguna ospatzeko ekimena egin zut...
Arnasa elkarteak deituta, jaialdi xumea egin zuten barikuan, Alde Zaharrean. Ondarroa Arraun Elkarteko arraunlariek ere ekimenean parte hartu dute. Kontzientziazioa landu dute
Modu xumean, Fibrosi Kistikoaren Nazioarteko Eguna ospatzeko ekimena egin zuten barikuan, Ondarroako Alde Zaharrean. Ekintza Arnasa elkarteak antolatuta egin zen, eta musikaz girotuta, hainbat herritarrek gaixotasuna daukatenei babesa adierazi zieten.Arnasa elkarteko kamisetak saltzeko postua ipini zuten antolatzaileek Berdura Plazara sartzeko tunelean. Eta asko izan ziren hara hurreratu zirenak.
Arraunlariak
Gero etorri ziren musika eta bestelakoak. Barikuko ekintza kontzientzia lantzeko ekintza izan zen; fibrosi kistikoa daukatenek zer nolako arreta behar duten azaldu zuten.
Ezustekoak ere egon ziren. Izan ere, gainerako herritarrek espero barik, Ondarroa Arraun Elkarteko arraunlariak Alde Zaharrean agertu ziren, eta argazki erraldoian parte hartu zuten; euren ekarpena egin nahi izan zuten era horretan.