Diada Egunean, gaur, Herrialde katalanetako gastronomia eta kulturaz gozatzeko aukera eskaintzen ari dira txosna gunean, Bermeon bizi diren katalanekin osatutako SOM-HI elkarteko kideak. Iaz egin modura, aurten ere, Visca la Terra eguna antolatu dute.
Botifarrada herrikoia prestatu dute, eta hainbat lagun batu dira bazkaltzeko. Iluntzean cremat eta Diada Eguna ospatzeko brindisa egingo dute.
Diada Eguna, hala ere, musikagaz amaituko dute, Salitre Bermeoko musika taldeak eta Desquicik joko dute txosna gunean bertan