Urdaibai Koparen zazpi probetatik bosgarrena lehiatu zuten atzo.
Santamariak 1:29:22 markatu zuen amaieran, eta
Zorrozak 1:45:22 denboran burutu zuen 17 kilometroko mendi lasterketa.
Gizonezkoen sailkapenari dagokionez,
Ekaitz Kortazar eta Imanol Goñi helmugaratu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Kortazar Santamariarengandik minutu bakarrera sailkatu zen, eta Goñi bi minutura.
Bestalde,
Naia Quincoces eta Amagoia Legarra korrikalariek osatu zuten emakumezkoen podiuma. Quincocesek 1:59:32 markatu zuen amaieran, eta Legarrak bi ordu, lau minutu eta bi segundo behar izan zituen lasterketa burutzeko.
Guztira
82 korrikalarik amaitu zuten Urdaibai Koparen bosgarren proba, horietatik neskak hamar izan ziren. “92 pertsonak izena eman zuten, baina batzuk erretiratu egin ziren”, zehaztu dute Gaztelu Zar elkarteko kideek.
Eguraldiak lagundu ez arren, izandako parte hartzeagaz pozik daude antolatzaileak. Izan ere, aurrez izena emandako denek parte hartu zuten, eta atzo bertan 48 pertsonak izena eman zuten.
Mendi martxako zenbait parte hartzaile.
Argazkia: Gaztelu Zar Elkartea.
Lasterketa eta mendi martxak kontuan hartuta, 520 bat pertsona batu ziren Gautegiz-Arteagan. Zehatz esateko, 263 pertsonak egin zuten mendi martxa luzea, eta laburrean, aldiz, 185 pertsonak parte hartu zuten.
Eguraldiak eragina izan zuen proban, eta parte hartzaileen segurtasuna bermatzeko
ibilbidean zenbait aldaketa egin zituzten: “Korrikalariak bakarrik pasatu ziren paduren paretik, eta Karmen auzoan ere errekak gainezka egin zuenez, ibilbidea aldatu behar izan genuen”.
Hurrengoa Forun
Hala, Urdaibai Kopako hurrengo lasterketa
irailaren 24an lehiatuko dute Foruan, eta dagoeneko aurretiazko izen ematea zabalik dago
www.urdaibaikopa.eus eta
www.haitzbiribil.com webguneetan. Foruko mendi lasterketa
21,6 kilometrokoa izango da.
Aurrez izena emateko azken eguna
irailaren 21a (eguena). Federatuek 12 euro ordaindu behar dituzte, eta federatuta ez daudenek, ostera, 15 euro. Egunean bertan izena emanez gero, denek 18 euro ordaindu beharko dituzte.
Bestalde, mendi martxan parte hartzeko aurrez izena emanez gero, 8 euro ordaindu behar dira (14 urte artekoek 5 euro). IX. Forutik Forura probaren egunean, berriz, 13 euro ordaindu beharko dira.
Urdaibai Koparen
azken lasterketa Gorozikan izango da, urriaren 15ean.