Mutrikuko turismo bulegoak iaz baino bisitari gehiago izan ditu aurten
Euskaldunen artean gipuzkoarrak izan dira gehienak, Espainiako estatukoen artean katalanak, eta nazioarte mailan frantziarrak. Abuztuan ez da beste hilabeteetako goranzko joera mantenduMutrikuko turismo bulegoak iaz baino bisitari gehiago izan ditu aur...
Euskaldunen artean gipuzkoarrak izan dira gehienak, Espainiako estatukoen artean katalanak, eta nazioarte mailan frantziarrak. Abuztuan ez da beste hilabeteetako goranzko joera mantendu
Mutrikuko turismo bulegoak iaz baino bisitari gehiago izan ditu aurtengo udan. Flyschak eta natur inguruneak batetik, eta monumentu multzoak bestetik, geroz eta bisitari gehiago izatea eragin dute.Ekainaren 1etik abuztuaren 31ra arteko egunetan turismo bulegotik pasatako bisitari kopurua %2,23 hazi dela jakinarazi dute. Euskal Herriko gainontzeko herrietatik eta atzerritik etorritako bisitari kopurua igo egin da, baina bisitari espainiarren kopurua jaitsi egin da.
Iaz, epe berean, 7.141 pertsona igaro ziren turismo bulegotik, eta aurten, berriz, 7.300 lagun, hau da, 159 pertsona gehiago. Bisitarien jatorriari dagokionez, hazkunde gehiena eduki duen taldea euskaldunena da. Iazko 836 bisitaritik aurtengo 1.137 bisitarira igaro baita; hau da, %36ko hazkundea eduki du.
Espainiatik etorritako turisten eta atzerritik etorritakoen artean ez da egon aldaketa handirik. Turismo bulegotik pasa diren espainiarren kopuruak %2,41eko jaitsiera eduki du, eta atzerritarrenak, aldiz %1,65eko hazkundea. Hilabeteei dagokienez, ekainean eta uztailean izan da hazkunderik handiena, hurrenez hurren, %12,75ekoa eta %6,55ekoa; abuztuan berriz, %1,88 jaitsi dira turismo bulegora egindako bisitak.
Bizkai, Araba eta Gipuzkoatik etorritako bisitari gehienak gipuzkoarrak izan ziren, 350, hain zuzen. Iazko kopurua ere berdintsua izan zen.
Baina bisitari gehienen jatorrizko lurraldea Katalunia izan da. 1.056 katalanek bisitatu dute Mutrikuko turismo bulegoa. Nazioartekoei dagokienez, Frantziatik etorritakoak izan dira gehienak, ia 1.000 pertsona, eta hurrengoak holandarrak izan dira: 389 bisitari izan dira.