Herri galdeketa egiteko sinadurak batuko dituzte gaur, Mundakan
Elantxobe eta Ibarrangelugaz batera, azaroaren 5ean egin gura dute kontsulta. 19:30ean hasiko dira sinadurak batzenMundakako Gure Esku Dago-k sinadurak batuko ditu gaur. Elantxoben eta Ibarrangelun legez, Mundakan ere azaroaren 5ean egin gura dute herr...
Elantxobe eta Ibarrangelugaz batera, azaroaren 5ean egin gura dute kontsulta. 19:30ean hasiko dira sinadurak batzen
Mundakako Gure Esku Dago-k sinadurak batuko ditu gaur. Elantxoben eta Ibarrangelun legez, Mundakan ere azaroaren 5ean egin gura dute herri galdeketa. Horretarako, herritarren babesa behar dute, eta sinadurak bilduko dituzte gaur, plazan, 19:30etik aurrera.Erabakitzeko eskubidea gauzatu asmoz, uztailaren 21ean egin zuten jendaurreko aurkezpen ekitaldia.
Mundakan legez, Elantxoben eta Ibarrangelun ere herri galdeketa egiteko prestatzen ari dira herritarrak. Hala, ibarrangelutarrek herri kantu bazkaria egingo dute Elantxoben, irailaren 23an. Arbolizeko txokoan izango da, eta 14:30ean ipini dute ordua.
Herri kanta bazkarian parte hartu gura duenak izena eman beharko duela jakitera eman du Alkarregaz Gure Esku Ibarrangelu taldeak. Txuin tabernan eman behar da izena, eta horretarako azken eguna irailaren 20a izango da.