Urtero legez, Almika auzoan elkartu dira Udalbatzako kide zein herritarrak. Bertan, Alkartasunako dantzariek
Ohorezko Aurreskua dantzatu diote Udalbatzari, eta Bermeoko Erraldoien Konpartsaren ekitaldiagaz gozatu dute.
Goizean Goiko Plazan batuta, kalejiran abiatu dira Almikara. Herritarrek eta Udalbatzako kideek, Bermeoko Erraldoien Konpartsako, Alkartasuna Dantza Taldeko, Aiarako Musika Bandako eta Kankinkabara Txistu Taldeko ordezkariak izan dituzte bidelagun.
Bestalde,
herri kirolen dema, eta aizkolari gaztetxoen erakustaldia egin dituzte eguerdian.
Egun handia dute Bermeon, eta egun osoko egitarau zabala dute, adin eta gustu guztien gozamenerako.
Esate baterako, 15:00ak aldera
herri bazkarian elkartuko dira
txosnetan, eta arratsaldean hamaika ekintza dituzte aukeran. Besteren artean,
esku pilota partiduak jokatuko dituzte Artza frontoian, eta umeen
danbor hotsak entzungo dira 18:00etatik aurrera.
Gero,
Valecea Pirotecniaren suzirien kolorez beteko da zerua (22:00), eta su artifizialen ostean,
Geuk eus kanpainaren bideoklipa aurkeztuko dute txosna gunean.
Halaber,
etxeko taldeak igoko dira gauean Lamerako oholtzara. Etxekalte, Zartada eta Zona Cerok dute Andra Mari gaua musikaz girotzeko ardura.
ALBISTE HONEKIN LOTUTA:
Ortuberen Lagunak elkarteko kideen eskutik hasi dituzte jaiak bermeotarrek
Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako egitaraua