Zaldunbide iurretarrak 3 ordu, 48 minutu eta 40 segundotan amaitu zuen atzo
42,195 kilometroko maratoia, eta Ciavola gasteiztarrak 4:25.34 marka lortu zuen, 2007ko errekorra gaindituz; 4 minutu eta 3 segundotan hobetu du marka (Elena Perezena zen orain arteko errekorra: 4:29.37).
Argazkia: Mendata Ezagutuz.
25 korrikalarik parte hartu zuten
XIII. Mendi Maratoian (23 gizonezko eta bi emakume), eta horietatik 22 korrikalarik amaitu zuten. Bestalde, 513 parte hartzaile (345 gizon eta 168 emakume) batu ziren
XVIII. Ibilaldi Neurtuan (10 km, 21 km eta 37 km).
Argazkia: Mendata Ezagutuz.
Antolatzaileak izandako parte hartzeagaz pozik daude; 446 pertsona zeuden izena emanda, eta atzo bertan 92 pertsonak izena eman zuten. “Gure helburua egun osoko jaia izatea eta datozenek herria ezagutzea da, eta izandako parte hartzeagaz oso pozik gaude”.
Mendatan izandako “giro bikaina” nabarmendu dute antolatzaileek. Halaber, parte hartzaile guztien “kiroltasuna eta umore ona” eskertu dute, bai eta martxa posible egiten duten babesleen zein boluntarioen lana ere.
Probetan bakarrik ez, herri bazkarian ere giro ederra izan zuten bertan elkartutako 600 bat pertsonek.