Ea ezagutzeko ibilbide bi egongo dira aukeran irailaren 2an eta 16an
Ea zuretzat gordea izenagaz, hainbat ibilbide egiteko aukera eskaintzen hasi zen Eako Udala apirilean. Sei ibilbide prestatu zituen, eta horietara joateko irteerak antolatu. Etzi eta hilaren 16an egingo dira azken irteerak.Zapatuan, Lapatzetatik abiatu...
Zapatuan, Lapatzetatik abiatuta, 8 kilometroko bidea egingo dute, 307 metroko desnibel positiboagaz. Eta irailaren 16an, 12 kilometroko ibilbidea egingo dute Ereñozarrera, 765 metroko desnibelagaz. Informazio gehiagorako 666 00 27 60 edo 616 98 58 44 telefonora deitu behar da.