Mendata Ezagutuz ibilaldia eta maratoia egingo dira domekan
Domekarako antolatu dute Mendata Ezagutuz: XVIII. Ibilaldi Neurtua edo XIII. Mendi Maratoia egiteko aukera edukiko dute parte hartzaileek.Internet bidezko izen ematea mendataezagutuz.net webgunean bete behar da, eta bihar da horretarako azken eguna. Al...
Internet bidezko izen ematea mendataezagutuz.net webgunean bete behar da, eta bihar da horretarako azken eguna. Aldez aurretik izena ematen dutenek 12 euro ordaindu beharko dituzte, eta egunean bertan izena emanez gero, ostera, 15 euro. 500 parte hartzailetan jarri dute muga antolatzaileek.
Mendi ibilaldia egiteko asmoa dutenek hiru aukera dituzte: 10 kilometrokoa, 21 kilometrokoa edota 37 kilometrokoa egitea.
Beste alde batetik, 42,195 kilometroko mendi maratoia prestatu dute antolatzaileek.
Ibilaldi neurtuko parte hartzaileak 08:00etan irtengo dira Elexalde auzotik, eta mendi maratoikoak, berriz, 09:00etan abiatuko dira.
Ibilbidean anoa postuak egongo dira, eta amaieran dutxatzeko aukera egongo da. Era berean, bazkaria ere egingo dute parte hartzaile eta antolatzaileek proba amaieran.
Informazioa webgunean badago ere, argibide gehiago nahi izanez gero, Idatze Etxeko 94-625 72 04 telefono zenbakira deitu (eguaztenetik domekara, 10:00etatik 14:00etara) edota mendataezagutuz@gmail.com helbidera idatzi ahal izango dute interesatuek.