Arteagako helduen elkarteak bere eguna ospatuko du
Irailaren 1ean ospatuko dute Gautegiz Arteagako helduek bere eguna. 18:00etatik aurrera, eta eguraldiak laguntzen badu, elkartearen kanpoaldean batuko dira. Herriko jubilatu eta aurrejubilatuei parte hartzeko deia egin die elkarteak.