Udalak zerbitzu karta bidali die herritarrei
Zerbitzu kartaren 7. zenbakia argitaratu du Bermeoko Udalak, eta herritarrek postontzietan jaso dute. Zerbitzu kartak udalak herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzu guztiak jasotzen ditu, eta horiek egiteko hartutako konpromisoak zeintzuk diren adieraz...
Zerbitzu kartaren 7. zenbakia argitaratu du Bermeoko Udalak, eta herritarrek postontzietan jaso dute. Zerbitzu kartak udalak herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzu guztiak jasotzen ditu, eta horiek egiteko hartutako konpromisoak zeintzuk diren adierazten du. Urte birik behin argitaratzen da. Herritarrentzat tresna interesgarria dela uste du Bermeoko Udalak, «erakundearen kudeaketa hobetzeko eta gardentasuna bermatzeko tresna delako».