Santiago eta Santa Ana, ate joka

Asteburu bete-betea dator Busturialdera. Madalen Egunak eta Santiago eta Santa Ana jaiek topo egingo dute datozen egunetan.

Irrintzi Alai Dantza Taldekoen dantzak Axpen

Irrintzi Alai Dantza Taldekoen dantzak Axpen

Santiagoak eta santanak jai nagusiak dira kortezubitarrentzat, horregatik, bost eguneko egitarau zabala prestatu dute. Zapatuan txupinagaz eta bakailao janagaz hasiko dituzte jaiak, 19:00etan.

Morgan ere lau eguneko egitaraua prestatu dute. Ume zein nagusientzako jarduerak egongo dira aukeran. Domekan, zirku eta sukalki egunagaz emango diote hasiera jaiei.

Nabarniztarrak, berriz, Lekerika auzoan, Santiago baselizaren inguruan bilduko dira martitzenean, Santiago Eguna ospatzeko.

Orain dela bi aste San Kristobal auzoan batu ziren busturiarrak hango jaiak ospatzeko. Oraingoan, baina, Axpen batuko dira. Domekan hasiko dituzte jaiak aipatu auzoan, sukalki egunagaz. Ordutik, bost egunez jaietan murgilduta egongo dira.

EGITARAUA HERRIZ HERRI

Busturia (Axpe)
Uztailak 23, domeka.
– 12:00. Sukalkirako izen ematea.
– 14:30. Sukalkiko kazolak aurkezteko ordua.
– Ondoren. Sari banaketa.
– 17:30. Trostan antzezlana, Oihulari Klownen eskutik.
– 19:30. Esku pilota partiduak. Lehenengo umeen partiduak. Ondoren, Uriona-Arrizabalaga/Muniozguren-Uriondo.
– 21:00. Xaibor.

Uztailak 24, astelehena.
– 12:00. Pala txapelketa Itxasalde kirol taldeagaz.
– 20:00. Organo kontzertua, Andra Mari elizan: Simone Della Torre.
– 21:30. Kontzertuak: Klausula Suelo, Tximino, Etsaiak Eroak, Urrats.

Uztailak 25, martitzena. Santiago Eguna
– 12:30. Meza nagusia.
– Ondoren. Ohorezko aurreskua eta Irrintzi Alai Dantza Taldearen emanaldia.
– Ostean. Etxebarria trikitilariak tabernaz taberna.
– 19:00. Bizkaiko Herri Kirol Ligaren 3. jardunaldia. Erlojuaren aurkako proba. Arratzuko Piratak HKT: trontza, lasto altxatzea, txinga eroatea, aizkora, zaku eramatea, harrijasotzea, lokotxak, ingude jasotzea.
– 20:00. Karrozen desfilea.
– 21:30. Dantzaldia Aiko taldeagaz.

Uztailak 26, eguaztena. Santa Ana eguna
– 11:30. Meza nagusia, Arrotegi egoitzan.
– Ondoren. Irrintzi Alai Dantza Taldearen emanaldia, Arrotegin.
– 17:00. Umeentzako parkea.
– 19:00. Idi probak Harri Berri elkartearen eskutik: Iturbe anaiak (Paresi), Duñabeitia Egurrak (Kortezubi), J.L. Elortegi Txapas (Barrika).

Txistulariak Kortezubin

Txistulariak Kortezubin

Uztailak 27, eguena. Santanatxu.
– 19:00. Idi probak Harri Berri elkartearen eskutik: Ordorika (Lumo), Lañe (Derio), Iñigo Aurrekoetxea (Loiu).

Kortezubi
Uztailak 22, zapatua.
– 19:00. Txupina eta bakailao jana.
– 19:45. Geu be dantzan herriko neskatxoen dantza modernoen taldearen emanaldia.
– Ostean. Kubatar jaia.

Uztailak 23, domeka.
-10:30. Meza.
-12:00. Ekin esku pilota taldeko umeen partiduak: Amaia Zarrabeitia/Yaiza Carrascal; Aimar Goitia/Aimar Urzaa; Eneko Lejarza, Senen de Bilbao, Manex Ortiz.
– 13:15. Herri kirolak.
– 15:00. Herri bazkaria.
– 16:30. Umeentzako jolasak.
– 18:00. Mariatxiak.
– 19:30. Kortezubiko pirata txikien antzerkia.

Uztailak 24, astelehena.
– 18:00. Bizkaiko Giza proba txapelketa: Iñigo Aurrekoetxea, Aitor de la Concepcion, Eneko Bilbao, Javier Fondon, Gotzon Abasolo, Iker Murueta.
– 18:00. Futbito txapelketa.
– 18:30. Saski txapelketa.
– 19:00. Xaibor.

Uztailak 25, martitzena. Santiago Eguna.
– 11:30. Meza, Eskolakristo koruak abestuta.
– 12:30. Kortezubiko umeen euskal dantzak.
– 13:15. Ekin esku pilota taldeko gazteen partiduak: Mikel Izagirre, Unai Astelarra, Cristian Duñabeitia, Anartz Uribarri.
– 18:00. Bizkaiko Giza proba txapelketa: Mikel Alzola, Gorka de la Concepcion, Gorka Madariaga, Xabi Gorostiola, Julen Iturraspe, Beñat Amade.
– 18:00. Umeentzako jolasak.
– Ostean. Txokolate jana.

Uztailak 26, eguaztena. Santa Ana Eguna
– 11:30. Meza.
– Ondoren. Hamaiketakoa.

Morga
Uztailak 23, domeka.Zirku eta sukalki eguna.
– 10:30. Izen ematea.
– Bazkal ostean, sari banaketa.
– 18:00. Zirku animazioa.
– 22:00. Kontzertuak: Atzekabe eta Akerbeltz.

Uztailak 24, astelehena.
– 21:30. Herri afaria (tiketak tabernetan).
– 23:00. Xaibor.

Uztailak 25, martitzena. Santiago Eguna. Umeen Eguna.
– 12:00. Meza Meakari elizan.
– Jarraian. Pintxoak, Morgako dantza taldearen ekitaldia eta gimnasioaren inaugurazioa.
– 13:00. Trikipoteoa, Andramarin.
– 17:30. Ipuin kontalaria.
– 18:30. Puzgarriak.
– 21:00. Erreki jana.
– 22:00. Erromeria.

Uztailak 26, eguaztena. Santa Ana.
– 12:00. Meza, Meakari elizan.
– Jarraian. Pintxoak eta trikitilarien saioa.
– Ostean. Trikipoteoa, Andramarin.

Nabarniz (Lekerika auzoa)
Uztailak 25, martitzena. Santiago Eguna  
– 12:00. Meza.
– 13:00. Illuntzar II. Mendi Lasterketa.
– Tartean, Kabelinatxe dantza taldea.
– 14:30. Marmitako txapelketarako izen ematea.
– 14:00-17:00. Umeentzako jolas parkea.
– 17:00. Udalekuetako umeen antzerkia.
–  Ondoren. Herri kirolak.
– 19:30. Iratzar taldeagaz erromeria.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

iteyedu
2018-07-26 09:13:35

Send this to friend