Salgai daude Ondarroako Kuadrilla Eguneko bazkarirako txartelak
Bazkaria Kafeatzeko txosnek eskainiko dute, azken bi urteetan egin duten modura. Antolatzaileek gogorarazi nahi izan dute iaz «nahikoa arin» saldu zirela salgai jarritako 250 txartelakOndarroako Kuadrilla Eguneko bazkarirako txartelak eskuragarri dau...
Bazkaria Kafeatzeko txosnek eskainiko dute, azken bi urteetan egin duten modura. Antolatzaileek gogorarazi nahi izan dute iaz «nahikoa arin» saldu zirela salgai jarritako 250 txartelak
Ondarroako Kuadrilla Eguneko bazkarirako txartelak eskuragarri daude, Anaitasuna eta Kulixka tabernetan.Azkenengo bi urteetan egin duten modura, bazkaria Kafeatzeko txosnek eskainiko dute, 15:00etan hasita.
Bazkarira doan pertsona bakoitzak 5 euro ordainduko ditu, eta bazkariak balio dituen gainontzeko 5 euroak Ondarroako Udalak jarriko ditu, «Kuadrilla Eguna bultzatzen jarraitzeko»; horrela egin izan da azkenengo bi urteetan ere.
250 lagunentzako bazkaria izango da, beraz, «txartel kopuru hori amaitzean edo asko jota hilaren amaieran» batuko dituzte txartelak Kuadrilla Eguneko lantaldeko kideek. Horren harira, antolatzaileek gogora ekarri dute, iaz salgai jarri ziren 250 txartelak «nahikoa arin» saldu zirela, eta horiek amaitutakoan ez dela egongo gehiago erosteko aukerarik. Egunean bertan Kafeatzeko txosnetan ere txartelik ez dela salgai egongo azpimarratu dute.