Xabier Gordoak eta Nerea Muruak irabazi dute itsas zeharkaldia
20 minutu eta 30 segundo behar izan ditu irabazleak 1.600 metroak burutzeko. Torrontegik eta Aramaiok irabazi dute Elena Fernandez Iturrioz Saria M.S.Aloña Mendi taldeko Xabier Gordoak 20 minutu eta 30 segundo denboragaz eta Nerea Murua zarauztarrak 2...
20 minutu eta 30 segundo behar izan ditu irabazleak 1.600 metroak burutzeko. Torrontegik eta Aramaiok irabazi dute Elena Fernandez Iturrioz Saria M.S.
Aloña Mendi taldeko Xabier Gordoak 20 minutu eta 30 segundo denboragaz eta Nerea Murua zarauztarrak 22 minutu eta 21 segundoko denboragaz irabazi dute Ondarroako 32. Itsas zeharkaldia.420 igerilari inguru aritu ziren Elena Fernandez Iturrioz memorialean zapatu goizean, eta antolatzaileak pozik geratu ziren zeharkaldiagaz. Ondarru Igeri Taldeko kideek eskerrak eman nahi izan zizkieten bai lehorretik eta baita uretatik zeharkaldia ondo joatea ahalbidetu zuten guztiei, eta baita Arrigorri hondartzan bildu zirenei ere.
Txikien mailan, Fortuna taldekoak izan ziren nagusi: Aitana Abalos nesketan eta Kerman de la Fuente mutiletan. Janire Ruiz ondarrutarrak hirugarren postua lortu zuen.
Gaur egun Ondarru Igeri Taldeko igerilari diren eta izandakoen artean banatzen den Elena Fernandez Iturrioz Saria, berriz, Larraitz Torrontegi eta Mikel Aramaio ondarrutarrek irabazi zuten. Bestalde, Torrontegi, senior mailako nesken hirugarren sailkatua izan zen.