Mundakako GED-k aurkezpen ekitaldia egingo du barikuan
Herriko plazan egingo dute ekitaldia, 19:00etan, eta ostean, kalejiran abiatuko dira musikagaz alaituta. GED-ren materiala jarriko dute salgai. Herritarrak ondoan nahi dituzteAzaroaren 5eko herri galdeketari begira, aurkezpen ekitaldia egingo du Mundak...
Herriko plazan egingo dute ekitaldia, 19:00etan, eta ostean, kalejiran abiatuko dira musikagaz alaituta. GED-ren materiala jarriko dute salgai. Herritarrak ondoan nahi dituzte
Azaroaren 5eko herri galdeketari begira, aurkezpen ekitaldia egingo du Mundakako Gure Esku Dago-k barikuan. Hain zuzen, 19:00etan, herriko plazan elkartuko dira, eta bertan egingo dute ekitaldia. Horren ostean, kalejiran abiatuko dira musikagaz alaituta.Egun horretan, gainera, Gure Esku Dago-ren materiala ere salgai jarriko dute; besteak beste, kamisetak eta txapak erosteko aukera izango dute herritarrek.
Mundakako Gure Esku Dago dinamikak argi dauka: erabakitzeko eskubidearen olatuaren gainean igeri egin nahi du. Itsaso zabalean, baina, ez du bakarrik egon gura, herri osoaren babesean egin nahi du aurrera. Horretarako, herritarren parte hartzea bultzatu gura du; hala nola, herri galdeketa bitarteko batzarretan zein barikuko aurkezpenean.
Apirilaren 2an herri galdeketa egin zutenei lekukoa hartuta datoz mundakarrak. Ideologia, kultura, sexu, adin eta pentsaera desberdinetako herritarrak biltzen ditu GED-k, eta azaroaren 5ean ere, hala egin nahi du; hartara, guztien artean beren etorkizuna erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko.
Egun hori iritsi orduko, baina, badauka zer egin Mundakako GED-k. Dagoeneko, hainbatetan bildu dira herrian egun horri begirako guztia antolatzeko, eta oraindik ere hainbat hitzordu jarriko dituzte. Batzar horiek denentzako «irekiak» direla jakinarazi du erabakitze eskubidearen alde lan egiten duen dinamikak, eta, beraz, herritar guztiak ongietorriak izango direla adierazi du. Orain arteko bileretako erantzunagaz «pozik» daude, 40 lagunetik gora bildu izan baitira.