Grand Slameko azken kanporaketa jokatuko dute zapatuan
Beaskoetxea-Irastorza eta Hormaetxea-Aldazabal bikoteak ariko dira lehian. Bikote irabazlea Ekhi eta Barandikaren aurka lehiatuko da finalerdianZapatuan Grand Slam txapelketaren hirugarren eta azken kanporaketa jokatuko dute puntistek, Gernika-Lumoko J...
Beaskoetxea-Irastorza eta Hormaetxea-Aldazabal bikoteak ariko dira lehian. Bikote irabazlea Ekhi eta Barandikaren aurka lehiatuko da finalerdian
Zapatuan Grand Slam txapelketaren hirugarren eta azken kanporaketa jokatuko dute puntistek, Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian. Beaskoetxea-Irastorza eta Hormaetxea-Aldazabal bikoteak ariko dira zein baino zein gehiago, 21:00etatik aurrera.Bi horien artean irabazle suertatzen den bikotea Barandika eta Ekhiren aurka lehiatuko da finalerdian. Hain zuzen, finalerdiak uztailaren 29an eta abuztuaren 5ean jokatuko dituzte, eta abuztuaren 12an lehiatuko dute final handia.
Aurreko zapatuan jokatu zuten bigarren kanporaketan, Zulaika-Enbil eta Olharan-Lopez bikoteek lortu zuten finalerdietarako txartela.
Jon Zulaikak eta Gotzon Enbilek osatutako bikoteak Mikel Egigurenen eta Nikolas Etchetoren kontra lehiatu zuen kanporaketa zapatu gauean.
Azken horiek ziren faboritoak, baina aurkariek hobeto jokatu zuten. Enbil zumaiarrak partidu bikaina burutu zuen, eta iazko maila berean dagoela erakutsi zuen.
Bi bikoteek partidu parekatua jokatu zuten. Lehenengo set-ean, Egiguren eta Etcheto 15-14 nagusitu ziren, eta bigarrena, ostera, Zulaikak eta Enbilek irabazi zuten (14-15). Berdinketa hausteko set-ean, berriz, 3-5 irabazi zuten urdinek.
Gaueko beste partiduan Tambourindeguyk osatu zuen Inzagaz bikotea, Olha lesionatuta dagoelako. Horiek ezin izan zuten ezer egin Olharanen eta Lopezen kontra. Arazorik barik, nagusitasunez lortu zuten garaipena: 15-8 eta 15-10.