Bizkaiko triforio bakarra bisitatu ahalko da Andra Mari elizan
Gernika-Lumoko Andra Mari elizan dago Bizkaiko triforio bakarra, eta Turismo Bulegoak bisitatzeko aukera eman nahi die herritarrei. Hala, bisita gidatuak antolatu ditu irailaren 15era bitarte. Beraz, interesatuek bertara joan beharko dute. Doakoak izan...
Udal ordezkariek azaldu dutenez, «1418. urtean hasi ziren eraikitzen elementu arkitektoniko hori, eta 1715. urtean amaitu zuten». Gernikako bondardaketan ez zuten suntsitu.
Gasteizko Santa Maria katedralean dagoena eta Gernikakoa triforio bakarrak dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa osoan. Horrenbestez, «Euskadiko arte gotikoaren adibiderik onenetariko» bat dela uste du Gernika-Lumoko Udalak.