Elektronika hotsek hartutako Muxika
Giro onean ospatu zuten zapatuan Erdu Gazte Asanbladako kideek lehenengoz antolatu duten Backyard jaialdia Muxikako Eleizalde auzoan. Muxika, Gernika-Lumo, Bilbo, Donostia eta Bergarako talde edo banakakoen doinuak entzungai izan ziren musika elektroni...
Giro onean ospatu zuten zapatuan Erdu Gazte Asanbladako kideek lehenengoz antolatu duten Backyard jaialdia Muxikako Eleizalde auzoan. Muxika, Gernika-Lumo, Bilbo, Donostia eta Bergarako talde edo banakakoen doinuak entzungai izan ziren musika elektronikoaren topaketan. Phonix-en musikagaz hasi zen jaialdia, 13:00ak aldera, eta Ope Loeb-en musikagaz borobildu zuten eguna gauerdian. Musikagaz batera, artisau azoka, ume zein helduentzako jolasak eta
food truck bi egon ziren aukeran.