Amaitu da lur gaineko txapelketa Mutrikurentzat
Mutriku Sokatira Taldeak agur esan dio Euskal Herriko lur gaineko txapelketari. 600 kiloko finala zapatuan jokatu zen Bilboko Zorrotza auzoan, eta lehiaketa horrekin eman zuten amaitutzat parte hartzea, 540 kilokoan ez baitira egongo, beraiek horrela e...
680 kiloko, 640 kiloko eta 600 kiloko txapelketetan parte hartu dute Sebastian Gurrutxagak zuzendutako mutilek.
Mutrikuko tiralariek adierazi dutenez, egin duten Euskal Herriko lur gaineko txapelketa «ez da txarra izan», baina badakite «badagoela zer hobetu». Euren ustean, hobekuntza horiek gauzatuz gero, beste urrats bat eman eta maila bat gorago egon ahalko lirateke.
Orain, irailean Ingalaterrako Southport herrian jokatzekoa den Europako Txapelketa prestatzen hasiko da Mutriku Sokatira Taldea. Irailaren 18tik 25era bitartean jokatuko da aipaturiko txapelketa, eta horretan maila ona erakutsi nahi dute. Horretarako, buru-belarri murgilduko dira prestaketan. Bien bitartean, udan erakustaldiak egingo dituzte.