Hain zuzen, bi bikoteek
elkarren kontra lehiatuko dute final erdia. Beste finalerdian, berriz, Barandika eta Ekhi, Beaskoetxea-Irastorza eta Hormaetxea-Aldazabal-en arteko irabazlearen kontra ariko dira lehian. Azken bi bikote horien arteko kanporaketa
bariku honetan izango da
(21:00). Txapelketarako hirugarren eta azken kanporaketa lehiatu aurretik, Arbe-Etxeba eta Beaskoetxea IV-Amigorenaren arteko lagunarteko partida ikusteko aukera izango dute Jai Alaira bertaratzen direnek. Hala, Aiama eta DJ Highonek girotuko dute bariku gaua.
Final erdiak uztailaren 29an eta abuztuaren 5ean jokatuko dituzte, eta
abuztuaren 12an lehiatuko dute
final handia.
Jon Zulaikak eta Gotzon Enbilek Mikel Egigurenen eta Nikolas Etchetoren kontra lehiatu zuten kanporaketa zapatu gauean. Azken horiek ziren faboritoak, baina beste biek hobeto jokatu zuten. Enbil zumaiarrak partidu bikaina burutu zuen, eta iazko maila berean dagoela erakutsi zuen.
Bi bikoteek partidu parekatua jokatu zuten. Lehenengo set-ean, Egiguren eta Etcheto 15-14 nagusitu ziren, eta bigarrena, ostera, Zulaikak eta Enbilek irabazi zuten (14-15). Berdinketa hausteko set-ean 3-5 irabazi zuten azulek.
Zulaika-Enbil eta Egiguren-Etcheto bikoteak.
Argazkia: Gernika Jai Alai professional.
Gaueko beste partiduan
Tambourindeguyk osatu zuen Inzagaz bikotea, Olha lesionatuta dagoelako. Horiek ezin izan zuten ezer egin Olharan eta Lopezek kontra. Arazorik barik, nagusitasunez lortu zuten garaipena: 15-8 eta 15-10.
Tambourindeguy-Inza eta Olharan-Lopez bikoteak.
Argazkia: Gernika Jai Alai professional.