Alkartasuna Dantza Taldeak urtean zehar egindako lana erakutsi zuen zapatuan Artza frontoian. Bertaratutako herritarrek Euskal Herriko dantza ugari ikusteko aukera eduki zuten.
Argazkia: Alkartasuna Dantza Taldea
Araba, Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroako dantzak aukeratu zituzten urteko dantza ekitaldian erakusteko. Eta, horretarako, 50 dantzari eta musikari inguruk parte hartu zuten zapatuan.
Argazkia: Alkartasuna Dantza Taldea
Urteko ekitaldiak dantzak ikusteko aukera emateaz gain, dantza ezberdinen historia ezagutzeko aukera ere ematen du. Aurten, gainera, Bermeoko argazki zaharrak ere erabili dituzte. Alkartasuna Dantza Taldekoen arabera, dantza erakustaldiaren helburua “herritarrek Euskal Herriko dantza desberdinak ezagutzea da”.
Argazkia: Alkartasuna Dantza Taldea