Amaia Lartitegi busturiarrak Espainiako Txapelketa irabazi du
Amaia eta Lander Lartitegi anai-arrebek Euskadiko Selekzioagaz parte hartu dute. Amaia Lartitegik taldekakoan ere urrezko domina lortu du. Lander Lartitegik brontzezko domina irabazi duAsteburuan Avilan (Gaztela eta Leon) lehiatu dituzte kadete eta ume...
Amaia eta Lander Lartitegi anai-arrebek Euskadiko Selekzioagaz parte hartu dute. Amaia Lartitegik taldekakoan ere urrezko domina lortu du. Lander Lartitegik brontzezko domina irabazi du
Asteburuan Avilan (Gaztela eta Leon) lehiatu dituzte kadete eta ume mailetako Espainiako Txapelketak, eta Amaia Lartitegi eta Lander Lartitegi Busturiko anai-arrebek Euskadiko selekzioagaz parte hartu dute.Domekan bakarkako lasterketan urrezko domina irabazi zuen Amaia Lartitegik, 01:17:38 denboragaz. Haren atzetik, denbora berean sailkatu ziren beste lau txirrindulari. Laia Burdoy katalanak lortu zuen zilarrezko domina, eta Carolina Esteban madrildarrak irabazi zuen brontzezkoa. Lartitegiren taldekide Garazi Esteven bosgarren sailkatu zen.
Taldekako lehian ere urrezko domina irabazi zuen; Gaztela eta Leongo selekzioarentzat izan zen zilarrezko domina, eta Madrilgo selekzioak lortu zuen brontzezkoa.
Zapatuan, berriz, zilarrezko domina eskuratu zuen bakarkako erlojupekoan.
Beste alde batetik, Lander Lartitegik brontzezko domina irabazi zuen domekako bakarkako lasterketan. Esprintean erabaki zen; 22 txirrindulariko taldea batera helmugaratu zen, 01:26.01 denboragaz. Juan Ayusok irabazi zuen, eta Alberto Perez murtziarrarentzat izan zen zilarrezko domina.
Era berean, zapatuko mutilen taldekako erlojupekoan brontzezko domina lortu zuen euskal selekzioak. Andaluziak irabazi zuen urrezko domina, eta Kataluniak zilarrezkoa.