Ajangizko horma bakarreko frontoiko pilota txapelketa, gaur
Hirugarren urtez, horma bakarreko pilota txapelketa antolatu dute Ajangizen. Sei bikoteren arteko desafioa izango da gaur, 18:00etatik aurrera.Eskualdeko eta inguruko pilotariekin osatutako bikoteen arteko lehian, lehen mailako afizionatuak edota profe...
Eskualdeko eta inguruko pilotariekin osatutako bikoteen arteko lehian, lehen mailako afizionatuak edota profesionalak izandakoak ere egongo dira. Hain zuzen, Alexis Apraizek ere jokatuko du txapelketa, Txirrita bikote duela.
Hala, hauek dira txapelketa lehiatuko duten beste bikoteak: Arrizabalaga-Arrizabalaga, Muniozguren-Izagirre, Legarra-Urindo, Iglesias-Jaio eta Uberuaga-Muruaga.
Desafioaren ostean, bikote irabazleak txapela jantziko du, eta bertaratzen diren denek txarrikia jateko eta txakolina dastatzeko aukera izango dute.
Gantzabale elkarteak antolatu du txapelketa, Ajangizko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz. Hain zuzen, Ajangizkoa da aldundiak Bizkaian horma bakarreko frontoi legez katalogatuta daukan bakarra edo bakarrenetakoa.