Gernika-Lumoko Jai Batzordeak prentsaurrekoa egin zuen atzo, Gernikako jaietako kontzertuak aurkezteko eta kartel irabazlearen izena jakinarazteko.
Txosnabatzordeak aipatu du «urtero legez, aurten ere ahalegin berezia» egin dutela herriko jaietako eskaintzan ekarpena egiteko. Era berean, jai herrikoien aldeko aldarrikapenarekin jaio zirela gogora ekarri du, eta urte luzez horren alde lan egin dutela azpimarratu dute. «Hainbat eragilek osatzen dugu txosnabatzordea, urtean zehar herrian hainbat ekimen antolatzen ditugunak, herritik eta herriarentzat, eta herritarrei eskaintza hori egin ahal izateko hainbat dira jaietan zehar barraren beste aldean lanean aritzen diren gazte ta helduak. Eragileen atzean herri oso bat dagoelako, guztion artean egiten dugulako aurrera»
Hala, jaietan parte hartzera animatu ditu herritarrak, «guztion artean jai osasuntsu eta alaiak igaro ditzagun, parekidetasuna, aldarrikapena, errespetua eta elkartasuna ardatz».
Kartel irabazlea
Kartel irabazlea, Arzanegirena. Bestalde, Andra Mari eta San Roke jaiak iragarriko dituen kartel lehiaketako irabazlea eman zuten ezagutara asteleheneko prentsaurrekoan. Aurtengo kartel lehiaketara aurkeztu dituzten denen artean, Paul Arzanegirena aukeratu dute irabazle.