Uztailaren 13an egingo dute ekimena. Astrak, Trinkete Antitxokoak eta Iparragirre Rock elkarteak antolatu dute
Elkartasun erauntsia, eta Iparragirren egingo dute. Hala, eguenean, Ponix, Tooth eta Nebbian taldeek kontzertua emango dute, 22:00etatik aurrera. Sartzeko borondatea eskatuko dute antolatzaileek.
Argazkia: Astra
Aurtengo festibala –22. edizioa– bertan behera uzteko erabakia hartu zuten antolatzaileek joan den barikuan. Eguraldi txarraren iragarpenak behartu zituen erabaki hori hartzera. 2014. urtean ere, ekaitzak eta eguraldi txarrak festibala zapuztu zuen, 100.000 euroko zor ekonomikoa sortuz. Hala, aurtengo festibalak ekar zitzakeen diru sarrerarik barik, elkartasun erauntsia behar dutela esan dute EHZren (Euskal Herria Zuzenean) bultzatzaileek.
Orduz geroztik, hainbat jaialdi antolatu dituzte Euskal Herriko hainbat hiri eta herritan, eta Gernika-Lumon hilaren 13an egingo dute.