Asteburuan lortutako 22 puntuekin,
Eusko Label Ligaren sailkapen buru izaten jarraitzen du talde bermeotarrak. 44 puntu ditu Urdaibaik, eta bi puntura dauka Hondarribia. Oriok, berriz, 41 puntu ditu.
Hain zuzen, oriotarrek irabazi zuten
atzo Donostian lehiatutako Giroa Veolia bandera. 21 minutu eta 84 ehunenean amaitu zuten estropada irabazleek, eta Bou Bizkaiako mutilak hiru segundo eta 14 ehunenera sartu ziren.
Hondarribia izan zen hirugarrena (21:09.76) eta Ondarroa sailkatu zen laugarren (21:39.76).
Ohorezko txandaren hasieran Urdaibai eta Hondarribiaren arteko lehia aurreikusten bazen ere, estropadaren erdialdera bigarren txandan oriotarrek lortutako denbora hobetzeko lanean aritu behar izan zuten Urdaibaiko arraunlariek.
Argazkia: TKE.
Bestalde,
zapatuan Hondarribiak eskuratu zuen Orioko 27. Estropadak-Orioko Kanpina Bandera. Hondarribitarrek 19:31.76 denbora markatu zuten, eta haiengandik hiru segundo eta 34 ehunenera sailkatu ziren bermetoarrak.
Bigarren txandako denborarik onena lortuta, Zierbena hirugarren sailkatu zen (19:39.04), eta Kaiku izan zen laugarrena (19:44.12).
Asteburuan Galizian
Asteburu honetan Galizian lehiatuko dituzte bosgarren eta seigarren jardunaldiak. Hain zuzen, Banderia Cidade Da Coruña izango dute jokoan zapatuan (18:00), eta domeka eguerdian, berriz, X. Bandera Concello de Ares lehiatuko dute.
Aurretik, baina, Bizkaiko arraun taldeek
Bizkaiko Txapelketa jokatuko dute
etzi, Lekeition.