14:00ak aldera sartzen hasi dira Busturiko San Kristobal auzoko plazara auto apainduen erakusketan parte hartu behar zuten autoak, zarata egiten iritsi dira, gainera. Aurten, hamar izan dira parte hartzaileak. Puxikak, loreak, banderak…denak balio du autoak apaintzeko. Gozokiak bota dituzten autoak ere egon dira gaurkoan.
Auto apainduen erakusketako irabazleak
Zortzi sari banatu dituzte:
- Guberri
- Bermi auto
- Tomas
- Ormai
- Seat Leon
- Suzuki
- Taleeres Esparru
- Patxi
Auto apainduen erakusketa baino lehen, Busturiko Irrintzi Alai Dantza taldeak dantza emanaldia eskaini du plazan; taldeko umeen eta gatetxoen dantzak ikusi ahal izan dituzte bertaratutakoek. Gaur amaituko dituzte jaiak Xaiborregaz eta play back lehiaketagaz.
San Kristobal jaiak, hala ere, barikuan hasi zituzten busturiarrek. Jaiak hasi zituztenetik jarduera ugari eduki dituzte aukeran; pintxo lehiaketa, txokolatada, danborrada, kontzertuak…
Hemen argazki galeria