485 nagusi eta 87 ume batu ziren zapatuan Elantxoben. Parte hartzaileek Elantxobe eta Ibarrangelu artean
21 kilometroko ibilbidea edo
10 kilometrokoa egiteko aukera izan zuten.
Argazkia: Atxurkulu Mendi Kluba.
Atxurkulu Mendi Klubeko kideek azaldu dutenez, mendi martxa “oso ondo” atera zen, eta parte hartu zutenek antolakuntza onagatik zoriondu dituzte: “Lan asko egin ondoren pozgarria da dena ondo ateratzea eta zorion mezuak jasotzea. Dena ondo antolatuta eta bideak garbi egon zirela esan digute”.
Mendi martxa luzeko partaideak 08:30ak aldera irten ziren portutik, eta Ogoñorantz abiatu ziren. Gero, Atxarre eta Armendu igo zituzten. Martxa laburra egin zutenak 10:00etan abiatu ziren. Portutik Leunbe auzora joan, eta Lagaburutik Laga hondartzara jaitsi ziren. Handik Akordara pasatu, eta Akordatik Ibarrangeluko herrigunera jaitsi ziren, jarraian martxa hasitako leku berean amaitzeko.
Argazkia: Atxurkulu Mendi Kluba.