Hain zuzen ere,
12.318 ikasleren eta 953 irakasleren bisitak izan ditu Busturiko Ekoetxea Urdaibaik. Zentroko arduradunek azaldu dutenez,
iazko ikasturteko datuak gainditu dituzte.
Ikasleak Ekoetxea Urdaibairen Eskola Programa Didaktikoan. Argazkia: Ekoetxea Urdaibai
Bisitari guztien artean, 7.000 ikasle baino gehiagok (7.347) zentro horretako eskola programa didaktikoan parte hartu dute, eta horien irakasleek balorazio “oso ona” egin dutela jakitera eman dute Ekoetxea Urdaibaitik. Gainontzeko ikasleek (4.971) ekintza eta bisita gidatu ezberdinetan parte hartu dute, irakasleen balorazio “bikaina” lortuz.
Ikasturte honetan
165 egunetan burutu dute Eskola Programa Didaktikoa, eta
170 ikastetxek parte hartu dute.
Eskola Programa Didaktikoa eta bisita gidatuak kontuan hartuta, %91 Bizkaiko ikastetxeekin garatu dute, %3 Gipuzkoakoekin eta %5 Arabakoekin.