Txo Sevilla taldearen eskutik, Andaluziako folklorea eta kultura esku-eskura edukiko dute bermeotarrek bihar. Elkarteko idazkari Silvia Latxagak azaldu duenez, jende nahikoa batzen duen festa da
Fiesta Rociera izenekoa.
Goizean hasi eta gauera bitartean, kantatzeko, dantzatzeko, jateko eta edateko aukera izango dute Itsasoan Galdutakoen Lamerara hurbiltzen direnek.
Zenbait parte hartzaile dantzan
10:30ean ekingo diote karpa jartzeari, eta
ostean emango dute meza. Aurten ere Coro Rocierok parte hartuko du mezan, bere abestiak kantatuz. Aurtengo
berritasuna, baina, tortilla txapelketa izango da. Gazpatxoaren lekua hartuko dute patata tortillek oraingoan. Latxagaren esanetan,
jende gehiagok parte hartzea dute asmo. «Gazpatxo lehiaketak urtean-urtean parte hartzaile berdinak zituen, eta saria ere beti parte hartzaile berak hartzen zuen. Tortillak egiten jende gehiago animatuko delakoan gaude».
Txapelketan parte hartu gura dutenek
13:30ean aurkeztu beharko dituzte tortillak. «Gero,
tortillekin pintxoak egingo ditugu, denek probatu ahal izateko», zehaztu du Latxagak.
Sari banaketa arratsaldean egingo dute,
18:30ean.
Bazkaldu ere Itsasoan Galdutakoen Lameran egingo dute.
Kuadrilla bakoitzak bere jatekoa eraman beharko du, eta
elkarregaz bazkalduko dute, 15:00etan.
Arratsaldean dantzaldia. Jai giroak gauerarte iraungo du Itsasoan Galdutakoen Lameran. Txokolate janaren ostean, Azahar eta Onda Futura talde flamenkoekin dantzaldia egingo baitute. Hirugarren urtez jaia herrian bertan ospatuko dute, eta, eguraldia lagun badute, jende nahikotxo batuko dela uste dute Txo Sevillakoek. «Herritarrek eskura dute jaia, eta joan-etorri ere egin dezakete egunean zehar», esan du Latxagak.
Eta, jaiari itxura emateko,
festarako arropa egokiekin jantzita joateko eskatu gura die Txo Sevilla taldeak bermeotarrei. «Egia esan, Fiesta Rociera-ra jende gehiena jantzita etortzen da» aitortu du Latxagak; «hala ere, gonbidapena luzatu gura izan du.